Aurreko lau edizio arrakastatsuen ondoren, TECNALIAk eta EUSKAMPUSek, V. Zientzia eta Teknologia Kongresua antolatzeko testigua jaso dugu.
Euskal Herriko ekoizpen zientifikoaren zein teknologia berrien erakustoki izatea da kongresuaren helburu nagusia. Aurtengo edizioan helburu berri bat gehitu dugu, Euskal Herritik kanpo dauden ikertzaile euskaldunak erakartzea hain zuzen.Horrekin batera, bi jarduera horien bat-egitearen eta material berriekin egindako produktuen zein prozesu berritzaile eta adimentsuen sorrerarako behatoki ere izan nahi du.. Garapen horien ezarpena sustatu nahi da Euskal Herrian, nahiko garatuta ditugun ondorengo sektore eta alor industrial hauetan:
Egin dezagun ikusgai Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko talde osoak egiten duen lana, eta ezagutza-emariz uki dezagun ikerkuntza eta enpresa-ehuna. Enpresa, enpresetako I+Gko sail, zentro teknologiko, ikerketa kooperatiboko zentro, bikaintasun-zentro, oinarrizko ikerketako zentro eta unibertsitatetako ikerkuntza-taldeentzat da irudimen, ahalegin eta konpromisorako gonbidapena. Ongi etorri guztiak.
Gaia | Noizko |
---|---|
Lanak eta posterren laburpena | ITXIA |
Onarpenak | ITXIA |
Lana bidali | ITXIA |
Batzorde zientifikoak lanak aztertu eta zuzenketak proposatu | 2021ko urriak 7 |
Lana zuzenduta berbidali | 2021ko urriak 15 |
Izen ematea | Irekia |
Kongresua | 2021eko Azaroak 29-30 |
Kuota:Kuota 130 €koa + BEZ izango da kasu guztietan, barne dira: kongresuko sesioak, lanen bilduma, Kafeak eta azaroak 29 eta 30ko bazkaria. |